GAUR ZER

Konpartsen bazkaria, Areatzan. M. DEL VALLE / FOKU.
2019ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun

Marijaiaren Sudurra lehiaketanBilboko sudur zehatzenaren bila

MOSKOTARRAK. Zazpigarren urtez jarraian, Moskotarrak konpartsak Marijaiaren Sudurra lehiaketa antolatu du; hain zuzen, ardo dastatze bat egingo dute. Ez da zertan sommelierra izan ekintzan parte hartzeko, baina garrantzitsua izango da usaimena ondo zorroztua izatea. 12:00etan hasiko da.

Aste Nagusiaren azkenetan mahaiaren inguruan batuko dira konpartsak

AREATZA. Ohiturari jarraituz, Areatza mahai luzez beteko dute konpartsek gaur eguerdian. «Kalea denena» dela aldarrikatzeko helburuarekin, kolorez betetako bazkari herrikoi bat egingo dute. Plateretan, bestalde, marmitakoa izango da protagonista. Bazkalostean, konpartsen arteko herri kirolak egingo dituzte Arriagan.

Ibaizabal ibaira iritsiko da emakume eta gizonen estropada denboraldia

IBAIZABAL. Euskotren ligaren barruan, Bilboko Emakumeen IV. Ikurrina eta gizonezkoen XLII. Bilbao Hiria estropada lehiatuko dute Ibaizabaleko uretan. Goizeko 11:00etan hasiko dira emakumezkoak, eta gero arituko dira gizonak. Kontxako estropadaren aurretik, denboraldiko azken saioa izango da.

Kostaldeko platera eramango dute barnealdeko jai jendetsuenera

AREATZA. Areatza eta gastronomia lehiaketak bat izaten dira Aste Nagusian. Patatak saltsa berdean kozinatu zituzten astelehenean, eta gaur berriz ere patatak protagonismoa hartuko du. Oraingo honetan, baina, hegaluzeak lagunduko dio. Marmitakoaren beste osagaiak zehaztea parte hartzaileen esku egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.