IDAZKI BEREZIAK

2014ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Bilketa xedearen barnean,digitalizatu dira euskarazko idazlan zahar anitz. Beste gisakoak ere bai. Hona dasta bat.

Euskarazkoak edota euskara aztergai dutenak

Joanes Leizarragaren Testamendu berria. 1571koa da, eta bi ale ditu Baionako liburutegiak, Joana Albreteko Nafarroako erregina protestanteak euskaratzea manatu baitzion —ikus irudia—.

Arnaud Oihenarten Atsotitzak eta Neurtitzak. 1657. urtekoa.

Sylvain Pouvreauren hiztegiaren kopia. XVII. mendekoa, Agosti Xahoren oharrekin.

Joanes Etxeberri Ziburukoaren Elizara erabiltzeko liburua. XVII. mendekoa—ikus irudia—.

Harrieten hiztegiaren eskuizkribua. 1741. urtekoa.—ikus irudia—.

Haranederren ebanjelioa. 1778. urtekoa.

Foix apezaren hiztegia.Argitaratu gabea.

Pastoralak. Errejentek atxiki kaierak dira, pastoraletako bertso idatzi eta notekin. XIX. eta XX. mendeko franko atxiki eta eman zituen Georges Herelle itzultzaile, etnografo eta filosofia irakasle frantsesak, adibidez. Baionako liburutegian, 17 kaier. BnF-ri 50 eman zizkion —oraino digitalizatzekoak—. Bordelen, Baudrimont funtsean, 39 kaier. Euskal Erakustokian, 32 kaier. Zaharrenak XVIII. mendekoak dira.

Prentsa

Ariel.Agosti Xahoren aldizkaria, 1844-1852. Baionako liburutegiak duen Ariel-en bilduma osoa ikusgai da mediatekaren web atarian.

Courrier de Bayonne. 1853-1868. urteen artekoa. Frantsesezko aldizkaria da, orduko istorioen berri ematen duena.

Laster digitalizatzekoak

Euskal Erakustokiko euskarazko eskuizkribuak. Duvoisin kapitainarenak; Otxobirenak; Vinson eta Websterren lan xumeagoak.

Ikonografia. Oraino sailkatzekoa dena.

Prentsa. Bereziki Eskualduna kazeta. Arazoa da zaila dela bilduma osoaren egitea, puska desberdinak baitira eskuin ezker. Euskal Erakustokian bada parte bat, Bellocen beste bat, Baionako liburutegian ere bai. Helburua da osoki egitea, OCR moldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.