Buruko osasuna indartzen inberti dadin eskatu dute

2020ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan buruko eriek eta haien senitartekoek osatzen dituzten elkarteak batzen ditu Fedeafes federazioak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio indartzeko buruko osasunarentzako inbertsioak. Maria Angeles Arbaizagoitia presidentea Osasun sailburu Gotzone Sagarduirekin eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin elkartu da; biei adierazi die izurriak ekarri duen egoera «apartekoari» erantzute aldera, ezin direla beste zerbitzu batzuetako baliabideak «urritu». Buruko gaitzek gizartean duten eraginaren erakusgarri, datuak eman ditu; bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du, eta gizonen %9k eta emakumeen %17k antsietate edota depresio sintomak dituzte. Izurri betean egoerak okerrera egin dezakeela iritzita, kanpaina bat abiatu dute; Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu da leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.