Manifestaziora deitu du GuraSOSek

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Azaroaren 27rako manifestaziora deitu du GuraSOSek, beste hainbat eragileren babesarekin, Zubietako erraustegia ixteko eskatu eta «kontrol demokratiko zorrotza» aldarrikatuz. Donostiako Kursaaletik hasiko da, 12:00etan, Orain bai, gelditu! Elkarrizketa konponbidea lelopean. Hurrengo asteetan «atxikipen gehiago lortzeko kanpaina bat» abiatuko duela ere esan du, eta hezkuntza arloan ere «eztabaida pizteko proposamena» egingo duela. Dagoeneko, babes zabala jaso du deialdiak; besteak beste, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeace talde ekologistak, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak zein Ulia eta Gros auzoko bizilagunen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.