Irudia. Iruñea

Hamaika lagun Euskaraldiaren alde

EUSKARALDIA

Berria -

2018ko ekainak 14
Euskaraldiak Nafarroako hamaikakoa aurkeztu zuen atzo Iruñean. Hainbat eremutako pertsona ezagunak dira, eta 11 egun euskaraz dinamikaren enbaxadore lana egingo dute Nafarroan: Zuriñe Hidalgo, Nerea Egozkue, Nerea Fillat, Mikele Grande, Oier Sanjurjo, Julian Iantzi, Edorta Salvador, Mikel Idoate, Pello Yaben, Juan Kruz Lakasta eta Saioa Jaurena. Keinu horren bitartez, herritarrei dei egin zieten Euskaraldiak azaroaren 23tik abenduaren 3rako antolatu duen egitasmoan parte hartzera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna