Angel Erro.
JIRA

Arte[faktua]

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Neure buruari jarritako debeku bat hautsita bada ere (parentesien erabileran oinarritutako hitz jokoak izenburuan daramatzaten liburu, artikulu, zutabeak eta abar ez kontsumitzekoa), Sautrela-ren ordezkoa den Arte[faktua] telebistako literatur saioa hutsik egin gabe ikusten dudala aitortu behar dut, nire lagunen artean hala egiten duen bakarra izan arren. Seguruenik idazle elkarrizketatuak, zer (lagun) idazle gonbidatua eramanda, saioaren elkarrizketatu posibleen zerrendatik jaitsarazten duen. Terribleak gara idazleok.

Aurreko saioetako elkarrizketatuei grabatutako galderatxoak tartekatu ohi dituzte Galdet[egia] izeneko atalean: liburu bat bazina, zein liburu izanen zinateke? Irakurritakoen artetik, zein pertsonaia ezagutu nahi zenuke?

Arte[faktua] udaldian ematen ez dutenez, galderon bertsio udatiarrik gabe geldi ez zaitezen, honako hauek prestatu ditut nik: zein liburutan emanen zenuke udako oporraldia?, zein da gehien freskatu zaituen liburua?, zer pertsonaiari emanen zenioke eguzkirako krema?, edo zeini esanen zeniokete desio senti zenukeen gisan harekin hizketa bat nahi duzula izan?, zer liburu eramanen zenuke gustura hondartzara eta bertan ahantziko?

Erantzun, mesedez, segidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.