Angel Erro.
JIRA

Eliteko kirolaria

2022ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Eliteko kirolaria. Espresio bitxia,maiz erabilia. Novak Djokovic tenislariari ongi datorkiona. Izan ere, bestela nori? Bi hitz horiek burura etorri zaizkit Australian sartzearen inguruan entzun dudanean. Ez dago argi kontua nola amaituko den. Hasieran herrialdean sartu behar zuen, Australiak COVID-19aren kontra txertatu gabeko guztiei sarrera galarazten dien arren. Badirudi protestek eta sortutako eskandaluak eraman dutela Djokovici ere neurri horiek betearaztera. Geroko kalapitak erabakia geldiarazi du eta astelehenera arte atzeratu dute; bitartean, tenislari serbiarra hotel batean atxiki dute, hortik ezin aterata.

Hasieran, antza, australiar agintariek, gero Djokovicek eta aldekoek, bietan eliteko trataera eman nahi izan diote kasuari. Jakina da elitekoa izatea zertan datzan: gehiengoak ez dituen pribilegioak gutxiengo batek jaso nahi izatean, salbuespen pertsonal moduan. Mundu guztiari eskatzen zaiona Djokovici ere eskatzeagatik arranguratzen direnak ez ditut ulertzen. Kirolariak beharbada ohituegiak daude salbuespenetara eta horren errua besteek dute. Hori bai, berdin salatu beharko genuke gustuko kirolariari tramite administratiboak azkartzen zaizkionean, esaterako, herritartasuna lortzeko edo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.