Koronabirusa

Nafarroako bileran, zerga erreforma eskatuko dute ELAk eta LABek

Iker Aranburu.
2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Gasteizen ez, baina Iruñean bai. ELAk eta LABek iragarri dute parte hartuko dutela bihar Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak egingo duen bileran. Nafarroa Suspertu plana eztabai- datuko dute bilera horretan, eta batek zein besteak zerga erreforma bat eskatuko dute, «langilea babesteko, eta ez kapitala».

Iruñean egindako agerraldian, Imanol Pascual ELAko Nafarroako koordinatzailea ez da gustura azaldu Maria Txibiteren gobernua azken bi hilabeteetan izandako ildoarekin. «Interes ekonomikoak gailendu zaizkio osasun publikoaren defentsari», Pascualen iritziz. Salatu du Nafarroako Gobernuak ez duela enpresarik zigortu segurtasun protokoloak hausteagatik , eta aldi baterako enplegu erregulazio guzti-guztiak onartu dituela, «egiaztatu gabe arrazoituta ba ote zeuden». Azken finean, ELAk uste du «sindikatuek eta patronalak eskatutakoaren artean aukeratu behar izan duenean, patronalak eskatutakoa egin du». Edonola ere, ELAk nabarmendu du Nafarroako Gobernuak elkarrizketarako prestutasuna erakutsi duela, «UPNren gobernuek edo Jaurlaritzak ez bezala».

Nafarroa Suspertu planari dagokionez, neurriak finantzatzeko neurririk ez egotea kritikatu du. ELAk uste du «premiazkoa»dela zerga politika goitik behera erreformatzea, enpresek eta errenta handiek gehiago ordain dezaten.

«Betikoaren jarraipena»

«Aberastasuna hobeto banatzeko zerga politika bidezkoagoa ezartzea» dago LABen proposamenen artean. Imanol Karrera sindikatuko bozeramailearenarabera, Nafarroa Suspertu planaren helburua izan beharko luke «oraingo eredua gainditzea eta langileak kapitalaren aurrean babestea». Eredu berri horrek pertsonen eta naturaren zaintza aintzat hartu beharko lituzke, «eta bizitza erdigunean jarri». Gobernuak lanketarako bidalitako testua «betikoaren jarraipena» iruditu zaio Karrerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.