Angel Erro.
JIRA

Chris Evans

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Zuetako askok ez duzue Chris Evansen inguruan sortu den kalapita ezagutuko. Disimuluan pasatu izana aski esanguratsua da. Bilatu ezazueGooglen ea zer agertzen zaizuen. Nik egin dut, nonbait zera entzun ondoren, irudi erotiko batzuk, pack delakoa, deskuidu batean igo zituela sare sozialetara, nahiz eta berehala ezabatu. Bilatu, baina Chris Ch-rekin idatzita. K-z idatziz gero, emaitzak urriago baina gordinagoak baitira. Nik, ez hainbeste jakin-minak jota, zutabe hau edukiz hornitzeko grinak baizik, egin dut, eta sarean aurkitu dudan lehendabiziko gauza aktore bostondarraren jazarpenean parte hartzea itsusten zidaten txio eta mezuak izan dira. Chris Evansek halakorik merezi ez duela eta nire bilaketan ez jarraitzeko deiak eta gomendioak, ez baita etikoa. America kapitaina izandakoaren argazki hunkigarri eta katudun pilo batek saturatu ditu bilatzaileak. Evansek zeinen jarraitzaile leialak dituen goratzen duten iruzkinak.

Esan gabe doa gaizki sentiarazi nautela.Fanek gizona salbatu dute. Hori ere berehala irakurri diot baten bati, ez baita ardura berberaz jokatu hanka sartze sexualaren egilea emakumezko celebrity bat izan denean. Horiek bai izaten dira eskuarki zabaldu eta, barkakizun gabe, urkamendi bilakatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.