Igandean desagertu zen urpekariaren gorpua aurkitu dute Lekeition

Igande arratsaldetik zegoen desagertuta, eta hilda topatu zuten atzo arratsaldean. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, eta 24 urte zituen

Erreskate lanetan aritu diren ontzietako bat, Lekeition. ERTZAINTZA.
Erredakzioa
2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Hilda aurkitu dute igande arratsaldean Lekeitio (Bizkaia) parean desagertu zen urpeko arrantzalea. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, 24 urte zituen, eta urpekari aditua zen, urte askoan ibilitakoa.

Igande arratsaldean eman zuen mutil gaztearen desagerpenaren berri harekin batera urpekaritzan ari zen lagun batek, eta berehala hasi zituzten erreskate lanak. Herenegun eta atzo ere jarraitu zuten bilaketa lanek, uretako, lurreko eta aireko dispositibo zabalarekin. Aditu talde handia ibili da lan horietan; izan ere, Ertzaintzari eta Gurutze Gorriari Guardia Zibilaren erreskate talde bat eta Azti ikerketa zentroaren itsasontzi bat gehitu zitzaizkien azken orduetan. Erreskate lanean ibilitako bi ertzain erietxera eraman behar izan zituzten, han artatzeko, baina haien egoera ez da larria.

Igandean, bi lagun zebiltzan arrantzan Santa Katalina itsasargiaren parean, eta batek bestearen arrastoa galdu zuen. Ertzaintzari 17:45 aldera eman zion abisua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.