Angel Erro.
JIRA

Ingeles ala italiarra

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Beti kostatu zait hautatzea. «Ala» partikula entzun eta nerbiosten naiz. Aukeratu gabekoari abantailak ikusten hasita. «Ala» juntagailuak gehienetan dilema faltsuak aurkezten dizkigu, gainera. Galdera egiten duenak egiten du tranpa ere. Beraz, printzipioz uko egin nion, galdera hitz-aspertua egiteko aitzakia ez zen arren, ingeles ala italiarra uda honetan zer izan nahiago nukeen erantzuteari.

Solaskidea ezagututa, galdera ez zen orokorra, politikoa baizik. Orokorra izan balitz, nork nahiago lukeen ingelesa izan? Politikoa izanda, zer esan jakin gabe gelditu nintzen. Boris Johnsonek eta Mario Draghik, biek ala biek, kargua galdu izana eta krisia irailera arte luzatu beharra ez dakit aski den biak erkatzeko.

Alde batetik, hasi nintzen, italiarrek hautetsontzietan iritzia agertzeko aukera izanen dute, lehen ministro berria nor izanen den erabakitzeko. Hori berez ez dago gaizki, Draghiren erorketa kalkulu politikoek eragin badute ere, eta hori ez dago hain ongi. Batez ere espektatibak zein diren aintzat hartuta. Meloniz eta Salviniz maiz entzunen dugu egunotan. Johnson ordezkatzea, berriz, toryen alderdi barruan ebatziko dute, ez britaniarren bozek. «Beraz?», estutu naute. Gaur erantzuteko hitzartu dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.