Angel Erro.
JIRA

Gomendioa

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Iritsi da kostaldeko herrira. Azken asteetan amets izan ditu han emanen dituen paseoak, hartuko dituen bainuak eta bere buruari onartuko dizkion nahikeriak. Haien artean bat nagusitzen da bereziki. Hondartzaren parean dagoen jatetxe jakin batean afaltzea. Seguruenik, haren faboritoenetako bat da. Lankide bati baino gehiagori, kostaldeko herri horretaraxe edo hurbileko batera joatekoa dela dakienean, jatetxe horretara huts egin gabe joateko ematen dio gomendio. Horrek connaisseur eta munduan ibiliaren itzala ematen diola uste du.

Azkenean, iritsi da kostaldeko jatetxe horretara afaltzera joateko eguna. Izan ere, oraintxe haren parean dago, hondartzan etzana, eguzkiaz edo itsasoaz gozatu baino gaueko planaz aurregozatuz. Hirugarren aldia du afaltokian, ohiko bezero bihurtzeko bidean da. Horrek are esklusiboago sentiarazten du.

Ezinegona nolabait baretzeko, TripAdvisor-en sartu da sakelakotik. Harritu da, konparazioz, herriko beste jatetxe guztiek baino iruzkin gutxiago dituelako, eta epelegiak. Bat zuzenean ezkorra. Buruan erabili du, luze, agian beste toki bat bilatzen hasi beharko lukeela. Aplikazioan sartu izana luzeago damutuko zaio, jatetxe berriaren gomendioa lehen lankideari egin arte behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.