Angel Erro.
JIRA

Hamarretik hiruk

2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Hamarretik hiruk baino ez dute Uxue Barkos ez den beste gobernuburu bat irudikatzen Nafarroan heldu den abuztuaren lehenerako. Zientzia demoskopikoari egin diodan ekarpen xume bezain hutsalaren arabera. 114 lagunek erantzun diote (guztiak nire edo Zaldieroaren Twitterreko jarraitzaile, Patxi Huarte izan delako nire inkesta zabaldu duen bakarra), ez nornahi, baizik eta nor uste duten izanen dugula hurrengo presidente. Aukerak lau ziren: Uxue Barkos, Javier Esparza, Maria Txibite ala Bakartxo Ruiz.

Ezuste bat baino gehiago hartu dut. Susmoa dut ni baino analista txarragoak direla inkestan parte hartzeko adeitasuna izan duten gehienak, eta nahia eta errealitatea nik baino gehiago nahasten dutela ere bai. Posibleagotzat jo dute Ruiz lehendakari izatea (%16), Esparza baino (%10). Navarra Sumaren agerpenak ez ditu emaitzak aldarazi. %3k baino ez dute uste PSNko Txibitek Urtaran bat egin ahal izanen duenik, Gaizka Arangurenek deitu duenez, edo Borgen bat.%87k (%71 gehi %16) beste lau urtez abertzale bat irudikatzen dute estatu-auzia den foru erkidegoaren buru. Nik neurea, neure burua, alegia, ez nuke eginen, badaezpada. Data iritsitakoan emaitzok berriz azalera ekartzeko konpromisoa hartu dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.