Angel Erro.
JIRA

Soldata igoera

2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Jainkoari eta OHOri esker, inoiz ez ninduen irakasle batek neure buruari nota jartzeko ataka txarrean jarri. Gehienetan tranpa izaten da. Azterketa gainditzen ez nuenean ere, azkenean pasatu eta irakaslea zoriontzera etortzeko aukera ez nuen guztiz baztertzen. Aldrebes berdin.

Egunotan udaletako alkateak aukeratu berri, lehen osoko bilkurak gertatzen ari dira. Eta ez dakit, ohituraz, legez edo disimulu ezaz, lehen erabakietakoa alkatearen eta zinegotzien soldata eta ordainsariak izaten dira. Ikusten ari gara. «Honakok ez dakit zenbat igo du bere soldata». «Halakok ehuneko ez dakit zenbat jaitsi». Igoera edo jaitsiera bakoitza intentzio aitorpentzat hartu, eta balorazio moral bat esleitzen zaio. Erraza litzateke eskuinekoek garestiago salduko (eta erosiko) balute beren burua, eta ezkerrekoek merkeago. Eta, kasu guztietan hala balitz ere, txikitan norbaiti bere buruari nota jartzeko eskatzen ziotenean bezalako ezinegonak hartzen nau. Irizpideak bateratu beharko lirateke. Aurretiko soldatan adina?, izan daiteke bat. Baina zer langabezian bazegoen? Biztanle kopuruaren araberakoa?

Baina, dotoreziaz, ez dezala iritsi berriak erabaki behar. Igotzearen ozarkeriak eta jaistearen aingerukeriak gogaitzen nau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.