Angel Erro.
JIRA

Saiak

2020ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Kezkatuta egonen nintzen, Javier Esparza izatera. Joan den igandean gertuago ikusiko zuen UPNren presidentetza galtzeko aukera. Martxorako deitu du alderdiaren kongresura, zeinetatik zuzendaritza berria, basamortualdi luzatuaren kudeaketaz arduratu beharko duena, aterako baita, eta, bertan berari beste hautagai batek aurre eginen dio, Sergio Sayasek hain zuzen ere, eta ez zuen urratsa egitera ausartuko irabazteko aukera ikusi ez balu.Joan den martxoan Garcia Adanero UPNko beste diputatuak baino boz gehiago lortu zituen barne hauteskundeetan, eta orain bera da bozeramailea, eskarmentu gutxiago izan arren. Igandean ez nuenSayas Madrilgo kongresuan mintzo ikusi (larunbateko ajeagatik), baina sare sozialetan leitu ditut eragin dituen erreakzioak. Kezkatuta egonen da Javier Esparza, Sayasek jaso duen harrera ona ikusita. Espainiako alderdi eskuindar, ultraeskuindar eta megaeskuindarren liderrek besarkatu zuten, amaitutakoan;txaloaldi bero batekin jaso zituzten haren hitzak, entzun ez arren erraz irudika ditzakedanak. Kezkatuta egon beharko genuke denok, Esparzaren alternatibak espantu politikaluzatuko duelako, Madrilgo beltranizazioa, putregintza ere bai, horren etekin politikoak inondik agertu ez arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.