Angel Erro.
JIRA

Polisemia

2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Benetako bake prozesua falta izan da gurean, halako polisemia bategatik modu horretara deitu izan bazaio ere, atzerriko beste gatazka batzuetan gertatu bezalako bat, Stormonteko Hitzarmenaren pareko bat, hortik urte batzuetara Sinn Feineko Martin McGuinessen eta Elizabeth II. Erresuma Batukoaren arteko bostekoaren argazkian laburbildua. Une horretan aldebakartasuna zen modako hitza, dagoeneko bere orduko distira galdu badu ere. Negoziatzearen balioa berreskuratuta. Baina aurrekontuak dira negoziatzen direnak, guk dakigula, ez besterik.

Egunotan beste hitz baten polisemiak piztutako polemika ikusi dut sarean. Zer esaten ari gara etxea esaten dugunean? Bilboko gaurko manifestazioan zer eskatzen da? Lelo berak aldarrikapen eta esanahi desberdinak eduki ahal ditu urteetan zehar. Presoak Euskal Herrira hurbiltzea, bere horretan aske uztea, 2003tik legeak eskatzen duen damurik eta kolaboraziorik gabeko hirugarren gradua lortzeko aukera izatea.

Azkenean benetako bake prozesu argi bat eduki ez izanaren albo ondorio bat da polisemia horretan galduta egon beharra. Ez dago besterik. Tira, bai, aurten hauteskundeak daude eta hitzarmenak berritzeko aukera, hoberenean. Epekako aldebikotasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.