Angel Erro.
JIRA

Patu petrala

2019ko urriaren 11
00:00
Entzun
Patu petrala kurdu herriarena. Turkiaren erasoak ez du ezuste handirik eragin. Erdoganengandik espero zitekeena da. Guztia, gutxi gorabehera, espero zitekeen moduan joan da. Lehenagotik ezagunak ziren lezioak berritu dizkigu gertatzen ari denak. Europan eragin ditzakeen sinpatiak gorabehera, gobernuak, haietaz baliatu ondoren, herri sinpatikoa eta bere unean baliagarria ataka txarrenean abandonatzeko prest egoten dira beti. Patu petrala herri txikiena, interes geoestrategiko handiagoen aurrean sakrifikatzera deituak. Indartsuari lagundu izana ez da aski, indartsuaren babesa jasotzeko bueltan; indartsuek indartsuak zilegitu ohi dituzte luzera, oreka mantentzeko amoreagatik. Turkiaz mesfidatzen omen dira Europar Batasuna eta AEB, baina ez kontra egiteko beste. Berritu diguten beste irakaspen bat, terroristaren etiketa zein eraginkorra zaien estatu autoritarioei. Berrirakatsi digu estatubatuar administrazioaren aldakortasuna (ez esateagatik zuzenean traizioa:ez dago esaterik Trumpen etsaia ala aliatua izateak zer dakarren kalte handiagoa) eta europarraren menpekotasun kulpaduna; ezer berririk ez.

Ez genekiena zen, kontrakoa esan arren, jihadistak askatu eta alderrai ibiltzea zeinen gutxi axola zaien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.