Angel Erro.
JIRA

500 urte atzera

2022ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Ezer baino lehen irakurle tolesgabeari ohartarazi nahi diot honako hau ez dela Amaiurko batailari buruzko iritzi zutabea, goiburuak kontrakoa iradoki ahal duen arren. Beste tema errepikari bati buruz jardun behar dut, zoritxarrez.

Jane Goodall, primateekin egindako lanaz aski ezaguna den etologo britainiarra (etologiarena ere ez doa lehen begiratuan iruditu ahal den ildotik), plazara atera da berriz, edo atera dute, aski ordu txarrean atera ere, World Economic Forum delakoan ingurugiroak nozitzen dituen arazoez iritzi (eta konponbidea) ematera ausartu delako, agerian utzita zerbaitean aditua izateak ez dizula edozer gairen gainean iritzi autorizatua emateko gaitasuna ematen (ez bazara zutabegilea, noski).

«Mintzagai ditugun kontu klimatiko hauek guztiak», esan du, «ez lirateke arazo izanen, populazioa duela 500 urtekoa balitz». Hara. Malthusiar bat, bizirik. Ez dago argi baieztapen hori nora eraman nahi zuen, planetaren ajeak arintzeko bere burua boluntario eskaintzen ari ote zen duela 500 urteko bizi itxaropena hirukoiztu duen andre hau. Edo ingurugiroa suntsitu duen kolonialismoak eta kapitalismoak bete-betean eztanda egin baino lehenagoko baldintzak berrezartzeko iradokitzen ari ote zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.