Angel Erro.
JIRA

Grock

2018ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Pepe Viyuela komikoari galdetu diote, Ilustres ignorantes umorezko saioan, berak zer izan nahiko lukeen handitan, zaharretan. Serio erantzun du. Pepe Viyuelak, aguretan, pailazo zaharra izan nahiko luke: «Inoiz ikusi ditudan clown-ik hoberenak clown zaharrak izan dira; pailazo gazteok espantu asko egin nahi ditugu, eta horrek ez du grazia pitorik egiten. Clown zaharrak, berriz, pistara nekaturik ateratzen diren horiek, tirriki-tarraka, lodi eta pisurik, ezer demostratu behar gabe (gogoan duzue Charlie Rivel, esaterako, edo Grock?), atera eta, oinez, giza kondizioaren barregarritasuna erakutsi besterik ez, ezer gehiago erakutsi beharrik gabe. Barregarriak gara berez, ez da espantu handirik egin behar. Beraz, nik pailazo zahar bat izan nahiko nuke, laurogeita hamar urtekoa-edo».

Grock pailazo zaharra Youtube-ko bideoetan ikusten saiatu naiz, baina ez dut luze iraun. 1880an sorturik, ditugun Grocken irudi gehienetan bera oso zahar agertzen da, zuri-beltzean. Urteek adur txarreko bilakatu dituzte pailazoak, edozein adinetakoak, Pepe Viyuelaren clown zaharrei buruzko teoriarekin ados egon arren, teorian. Atzo, gainera, Grock izenak katalanezko hori kolorea ekartzen zidan gomutara etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.