Angel Erro.
JIRA

Publikorik ez

2018ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Giza espezimen batek biziki harritzen nau: zerbitzu publikoen kontra jotzen duen baina erakunde publiko horietatik bizi (izan) den eskuindarra. Irudi luke inkoherentzia horrek ezinegonean uzten duela, baina normalean horrelakoengan ez dut dilema edo barne eztabaida handirik ikusten. Santiago Abascali pixka bat itsusitu zaio, eta zerbait erantzun behar izan du, auzitan jarri diotenean autonomia erkidegoak deuseztatu nahi baina hauteskunde autonomikoetan aurkeztea edo berak, pertsonalki, erkidego horietako batetik dirua kobratzen egon izana (Esperanza Aguirrek jarduerarik eta langilerik gabeko fundazio publiko batean kokatu zuen, urtero 83.000 euro kobratuta). Zaila banuen ere, oraindik gehiago harritu naute (berarengandik esperatzekoak ziren arren) Fernando Sanchez Drago idazlearen adierazpenek: «Osasun zerbitzu publikora ez naiz inoiz joan. Publikoa den guztiari immoral deritzot». Ondoren speech neoliberal nire ustez benetan immoralari ekiten dio, ez daukanari laguntzea hautazkoa dela esanez eta osasun zerbitzu edo hezkuntza publikorik egon behar ez lukeela. Kultura subentzionatzearen kontra ere egonen da, noski, urteetan Telemadriden izan duen literatur saio gautiarraz damututa. Baina horretaz txintik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.