Angel Erro.
JIRA

Beheragunea

2018ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Jende gutxiago dabil kalean, beharbada saltoki bihurtu hirigunetan izan ezik. Goizeko bigarren kafea hartu ohi dudan tokian tabernaria kexaka ari da jende gutxi dabilelako, festegunen arteko halako beheragune honetan. Laxoago dabilenez, beste bezero batekin politikaz jarduteko askatasuna hartu du, ni bezerotzat galtzeko topiko guztietan erorita. Atera naiz, gaurkorako inspirazio eman behar zidaten egunkariak leitu gabe. Sare sozialetan ere jende gutxiago dabil notiziak zabaltzen eta haiei buruzko iritzia doan ematen, (irakasle) lanaren aspergarria uxatzeko jardun ohi dutelako salagarri edo egunotan munduan gertatzen denaren hutsalezkoarena. Tramitezko egunak dira hauek, geure buruaren ordezkariek bizitzeko modukoak. Adiskideak beraiek ere ez daude ez zerurako eta ez lurrerako. Amaitu dira gabon gauerako txantxa igorgarriak eta oraindik ez da urtezaharrekoen garaia. Indarrak gordetzen ari dira. Tira, beharbada gaur, ostiralean, menia hausten hasteko tenorea daiteke. Baina norbait ibiliko da gauean tabernetan? Beldur naiz bolo-bolo ibili den islandiar ohitura irakurzalearen berria (gabonetan liburuak oparitu eta sutondoan irakurtzeari ekitearena) trumilka geureganatu ote dugun, niri txintik esan gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.