Angel Erro.
JIRA

Allen eta errelatoa

2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Woody Alleni egozten zaizkionak benetan gertatu diren, edo egunotan egiten ari den filmak donostiarrei ekarriko dien eragozpenek baino, askoz jakin-min handiagoa pizten dit beste kontu batek: euskal gatazka agertuko du Woody Allenen filmak?

Kontua ez da, pentsa daitekeenaren kontra, batere hutsala, euskal sortzaileek aurre egin beharreko auzi saihetsezin horietako bat delako, gurean girotutako lan batean (oraingo edo iraganeko) bortxakeria nola agerrarazi, zer proportziotan, zenbateko hurbiltasunaz (lehen planoan ala background-ean), fokua non jarrita; nolabaiteko kanona osatzeraino.

Aldatuko dizkigu Allenek oraingo irizpide behin-behinekoak?, armak isildu diren honetan euskal idazleak egitera ausartzen ez direna eginez, hots, (euskal) gatazkarik gabeko Euskal Herri bat irudikatuta, diru-laguntzek ahoa estalitako sortzailea dela Fernando Aranburuk salatuko duen beldur-itzalik gabe? Edo, Hasier Arraizek Maitasun keinu bat besterik ez saiakeran Uribe buru duen belaunaldikoei goretsi bezala, «jende arruntaren dohain bereziak eta miseriak islatuko» ditu, zeina «azken hamarraldietan gure literatura, gizartea bera bezala, murgilduta egon den gai larriagoek» orain arteko sortzaileei saihestu omen baitie?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.