Angel Erro.
JIRA

Xirmi-xarma

2021eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Eztabaida politikoak duen maila aintzat hartuta edo aintzat hartuta eztabaida politikoari itzuri egiteko gaitasuna, nago EH Bilduk ia milioi bat euroko kontratu bat nori emanen zioten notario baten aurrean igarri izana magia edo mentalismo trikimailutzat pasarazi nahi izanen digutela. Edo, beste magia joko batera jota, ikusleen begien aurrean, bat-bi-hiru-tatxan, desagertu eta hemen ez dago ikusterik saiatuko direla. David Copperfieldek (neure adina salatzen ari naiz) edo Txan Magoak badute zer ikasi.

Eztabaida politikoak duen maila aintzat hartuta edo aintzat hartuta erantzukizun politikoari itzuri egiteko gaitasuna, ni ere joan ninteke notario baten aurrera eta egin igarle moduan neure lehen urratsak, ia milioi bat euroko kontratu bat aldez aurretik emana egotearen eskandaluagatik zenbat dimisio egonen diren. Ez dakit notarioaren bulego gastuak merezi ote didan ere. Ikuskizun eskasa gerta daiteke.

Ea gehiagotara ausart naitekeen (lentejueladun soinekoaz jantzitako laguntzaile batek gutun azal itxia ekarri dit). Hemen idatzita daukat azkenean errua nori egotziko dioten (mahukak goratzen ditut inork iruzurrik egiten dudala pentsa ez dezan): informatikaria! Megadatuez arduratu beharreko megaditu magikoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.