Angel Erro.
JIRA

Debekuak

2021eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Texaseko lege berriak praktikan abortua egiten du debekatu.Guillermo Fesserrek txio batean azpimarratu duen kontraesana deigarria da oso. Txertoa ez hartzeko edo musukoa ez janzteko erabilitako argudio bera, My body, my choice (hau da, «nire gorputza, nire erabakia»), ez omen da aplikagarria gorputza eta erabakia emakume batenak baldin badira. Askatasunen ustezko herrialdetik ere datoz askatasunen murrizketa uhinaren zipriztinok.

Baina ez da hori toki horretan gertatu den bidegabekeria bakarra. Texas estatuan bertan botoa ematea zailtzen duen beste lege bat ere onartu dute, praktikan boto eskubidea murriztuz, jakinik arraza gutxiengoei trabak jartzen ari zaizkiela, jakinik horrek zeini ekarri ahal dion etekin elektorala. Win-win.

Hirugarren win bat ere bidean da, non eta Texasen onartu baitute zer eta eskoletan arrazismoa sistemikoa dela irakasteko debekua. Hots, inork ezinen du salatu hauteskunde araudi berria beltzak eta hispaniarrak modu sistematikoan baztertzeko ahalegin nabarmena dela.

Abortuarena ez da ezustea izan, baina azken honek zur eta lur utzi nau. Atzerakoikeriaren uholdeak har ditzakeen forma berriak erakusten dizkigulako. Tira, agian ez hain berriak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.