Angel Erro.
JIRA

DVD bat

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Bere garaian The Wire ikusi zutenei kasu egin eta DVDan erosteko erabakia hartu nuen. Gaur egun zaila da gomendatzen dizuten telesail bakoitza erosteko erabakia hartzea. Kolekzionisten gauza da telesailak erostea. Arrisku handiegia da. Eta gogokoa ez baduzu? Ia xelebrekeria da ziurrenik behin baino ikusiko ez duzun zerbait salerosketaren lege irmoetara eramatea. Ondoan eduki nahia, berrikusteko aukera eta lagunei uzteko plazera ahazten dute. Baina modaz pasatutakoa dela ezin uka. Aberaskiloen kapritxoak.

Gerora beste telesailen bat erosi izan badut ere, filmen bat ere bai (klasikoa eta merke-zurrean; hots, arrisku gutxi hartuta nire gain), ohitura galtzen joan naiz. Nire zalantza da ikus-entzunezkoak kontsumitzeko moduek eragin duten bakarrik. Ez ote duen zerikusirik hor konfiantzazko aholkularirik gabe gelditu izanak ere. Modu konpultsiboan ikusten dituzte lagunek telesailak. Haietako onenen ospeak ere ez du luzeegi irauten, liburu dendetako nobedade mahaietan liburuek bezala. Horrela kontsumitzeak ere kultur produktuen kritika ere lausotzen eta deuseztatzen du. Gustatutakoa eta erdipurdikoa maila berean paratzeko aukerak biderkatzen dira. «Ez da ona, baina erraz ikusten da / mundu guztia ikusten ari da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.