Angel Erro.
JIRA

'Light' gazta

2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Suturik gaude, hotz jokatu beharko genukeenean. Hala entzun nion atzo Aingeru Epaltzari Euskalerria Irratian. Euskararen dekretuaren gaineko epaiaz ari zen, noski. Batzuek oraingo Nafarroako Gobernua barrutik eta kanpotik sostengatzen duten indar euskaltzaleek erreakzionatzeko eta akordioa hausteko eskatzen zuten. Duintasunezko unearen ondoren, horrek zer ondorio ekarriko lukeen ere hausnartu beharko genuke. Zer onura ekarriko lukeen. Eta nori. Gaztaren teoriaren berpiztea. Jarraian, Epaltzak bertute bat aitortzen zion epaiari: ehortzirik utzi du Euskararen Legearen gogorra foru dekretu baten bidez berazten saiatzearen bidea. Beste lege bat behar dugu. Aurreko legealdian ez zen posible izan edo ez ziren ausartu. Edonola, hurrengo gobernu batek erraz atzera bota ez dezakeen bat izan beharko luke. Eta horretarako modu bakarra dago, lehenago kontsentsu ahalik eta handiena bilbatzea, gaztatxoetara itzuli gabe.

Irudipena dut PSN dela nafar alderdien artean euskararekin lotura gutxiena duena soziologikoki (esaterako, ez du parlamentari edo goi kargu euskaldunik). Eroso ibili dira UPNren markoan. Atarramentuzko zerbait lortu nahi bada, ezinbestekoa da pedagogia haiekin eta haien oinarri sozialarekin hastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.