Angel Erro.
JIRA

Txerrizainaren egiak

2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Egia, nork esaten duen ere, beti egia dela adierazteko ezaguna da esapidea, zehazki nondik sortu den ez dakidan arren: egia egia da, Agamenonek esan ala haren txerrizainak. Antonio Machadok ezbaian jarri zuen, Juan de Mairena alter ego literarioaren bitartez. «Egia egia da, Agamenonek esana ala haren txerrizainak» entzun eta Agamenonek «konforme nago» dio; txerrizainak, berriz: «Ez dakit ba nik».

Dudarik gabe, guztiak testuingurua behar du, eta gauzak nondik esaten diren ere aintzat hartzeko kontua da, informazio, baieztapen edo iritzien norabidea inoiz ez baita errugabea ez baldintzagabea.

Asteburu honetan toki batean baino gehiagotan irakurri ditut Consuelo Ordoñezen adierazpenak, Consuelo Ordoñezen egiak, AlderdiPopularra (ETAren) terrorismoaren biktimez egiten ari den erabilpen politiko espurioaren kontra, esaterako, Espainiako Kongresuak (EH Bilduren babesarekin) onartutako Memoria Demokratikoaren Legea deslegitimatzen saiatzeko.

Jende askok gauza bera esan lezake, baina jende guztia ez da Alderdi Popularreko zinegotzi eraildako baten arreba. Egia egia da, egia da, baina egia deseroso batzuei ezikusia ez egitera ausartzen direnek ematen diote balio handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.