Angel Erro.
JIRA

Lekaime gaitzitua

2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Napoliko kale tipikoki napolitar batean (zartatu handiak dituzte hormek) bi neska gaztek elkarri musu ematen diote lanean den argazkilari baten aurrean. Hortaz aparte norbait ari da bideoa grabatzen (horri esker iritsi zaigu eszena). Halako batean goitik behera zuriz (eta mojaz) jantzitako moja zahar bat agertu da elkarri musu ematen dioten bi neskak bereizteko asmoz, musua geldiarazteko asmoz. Zuetako askok irudiak ikusiko zenituzten.

Nik kostata. Auzo lotsa pasarazten didatelako halakoek. Batzuek lekaimearen irrigarri zabaldu dute. Beste batzuek erlijioak jendeari moral sexuala inposatzeko duen temaren adibidetzat.

Inork ez du planteatu, musu gabe, adineko andreak gelditu nahi zuena argazki saioa izan zitekeela. Iragarki kanpainen gehiegizko sexualizazioaren kontra oldartzen ari zela. Edo hiriaren dekadentziaren/pobreziaren erabilera sentsazionalista boikotatu nahi zuela (luxuzko produktuak zergatik saltzen dizkigute maiz autoen hilerrietan edo antzeko tokietan aurpegi arraroak, ustez lizunak, jartzen dituen modelo gazte baten bitartez?). Nork esaten digu mojak ez zuela konpainia handien ohiko pinkwashing-a gelditu nahi? Edo maitasun lesbikoa heteroen morbo begiradatik libratu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.