Angel Erro.
JIRA

Oporretan nora?

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Nora zoaz aurten oporretan? Solasalditxo arina hasteko hizketagai erraza, kontrol soziala ala ondokoaren maila ekonomikoari tamaina hartzeko tresna (askoren artean batño, urtaroaren arabera erabilgarria)? Ez pentsa gehiegikeria denik azken aukera hau, askotan egiten dugu zuzenean ala zeharka. Aditu dudanez, Ameriketako Estatu Batuetan (edo anglosaxoiek oro har) ezagutu berriei zuzenean galdetzen omen diete zenbateko soldata duten. Hemen ere bai, modu zeharkakoan.

Jendeak, ezagutu berritan, non eta zertan lan egiten duzun jakin nahi izaten du. Lan anbiguo batekin erantzutea baino ez dugunok (hots, lanbide bat zeinetatik ez den ongi eratorri ahal zenbatekoak dituzun irabazkinak, besteak beste, urtetik urtera eta are hiletik hilera gorabehera asko izan ditzakeelako) jakin badakigu ez dela jendetasun hutsa, jarraian etorri ohi delako kontragaldera, ea horrekin bizibidea atera daitekeen, ea bestelako lanik (egin behar) duzun, eta abar.

Lan (eta ondorioz diru sarrera) finkoa dutenak, teorian bai, baina praktikan ez dira beti ulerkor agertzen besteek egin beharreko malabarismoekin. Duintasunari, esaterako, estetikari, osotasunari errazago eutsi ahal zaie ezetz esateak ez dizunean hila hondatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.