Angel Erro.
JIRA

Aldaketa

2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Denborarekin, kritiko egin naiz sarean hedatzen diren aldarrikapen kanpainekin. Haien kontrako kanpainarik abiarazi ez dudanez, baliteke zuetako askok horren berririk ez izatea. Aspaldi handia da, eskaera piloa jaso arren, Change.org-en azken sinadura bilketan parte hartu nuela. LGTB eskubideen aldeko zerbait izanen zen. Ez dut gogoan. Zerbait aldatuko badugu, ez da hortik etorriko. Nik nahi ditudan aldaketak behintzat ez. Baina orduz geroztik nire datuak eduki badituzte. Ezin jakin zehazki zeintzuk. Zer dakiten nitaz. Kezka piztu zait email bat iritsi zaidalako, lehenago inoiz ez bezala, sinadura bilketa bat nik abiaraz dezadan. Horrelakorik ikusi beharra ere! Jendea adoretu eta mobilizarazteko dei pertsonal automatizatuak. Nire harridurarako, sumindura eragin beharko zidan gaiak ez du zerikusirik aspaldian nik sinatutakoekin. Ulertuko nuke hala balitz. Katalanez idatzi dit plataformak, ez baitut ulertzen zergatik (ez naiz sarean katalana darabilten euskaldunetarik), Torra eta Sanchez presidenteek izan duten bilkuraren inguruko zerbaitez (zentzu bateko edo besteko, berdin zaie) kexatzeko iradokizuna eginda.

Change-koak hain sarkinak ez izateko eskaera eginen nuke, azkenean haien alde jokatuko ez balu horrek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.