Angel Erro.
JIRA

Ekologia ekonomikoa

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Txikitan bitan pentsatu behar izaten nuen, astrologia ala astronomia, bietako zein erabili behar nuen, hanka sartuko ez banuen hizketan. Kontzeptuak ez, baina bi hitzak nahasteko joera nuen. Nahasgarria zitzaidan astrologia hitzaren bigarren zatia, zientziaren alor asko izendatzeko atzizkia izanik (biologia, kardiologia, dermatologia, enologia…), sineskeria bati atxikirik egotea, astronomia izena eramatera beheraturik. Urte asko igaro behar izan dute beste bi jakinduria alorrek ere bereiztasun bera dutela ohartu arte, atzo gauera arte.

Ekologia eta ekonomia hitzek erro bera dute, oikos, grezieraz etxea esan nahi duena, baina erabilera arras ezberdinak. Inoiz ez dut bi berbok nahasteko joera sentitu. Beldur naiz ez ote naizen orain hasiko. Zahartzeak ezer onik ez.

Argi dago, merkatuan bira bat emanez, zerbait ekologikotzat jotzeak etekina dakarkiola dena delako produktuari. Nonbait leitu dut Piqué eta Puyol futbolariek parte hartzen duten enpresa bat Thailandiako kokoen ur fresko eta ekologikoa merkaturatzen hasiko dela. Lekutan dago Thailandia. Dudarik gabe ekologiko kalifikatzailea galduko dute kokoek bidean (garraiatzeko erabili erregaiarekin), irabaziak handitu ahala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.