Angel Erro.
JIRA

Baietz galdu

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Gaur ere neure buruarekin eginen nuke apustu: apustu etxeen gai honekin baietz neure burua hustu. Lepoa eginen nuke guztiok azkenaldian, auzoan bertan ez bada, ondokoan, edo bestela telebistan fama oneko pertsonaiek iragarrita, apustu etxe fisiko zein online-koak gero eta gehiago ikusiko zenituztela. Baietz pentsatu, haietako bakarrean sartu ez arren, diru beltza garbitzeko trikimailu nabarmenegia ez bada, loraldi honek adierazi behar duela egon badagoela horra sartu eta sosak xahutzen dituenik. Baietz, geroago entzun, gazteen eta oso gazteen artean apustu etxeak sortzen ari diren menpekotasuna. Baietz burutik pasatu zerbait egin beharko litzatekeela hori ekiditeko. Debekua edo murriztapenak bide ona izan litezke, arautze humano bat, orain baitirudi merkatu edo barra askea dutela horrelako apustu etxeek. Baietz asmatu intzidentzia zer auzotan edo zer talde sozialetan den nagusi. Ezetz susmatu zergatik. Neurriak hartzekotan ezetz arazoari bere orokorrean eutsi. Lukurreriatik gertu dauden sasibanku kreditu errazen emaileak aldi berean ezetz debekatu. Ez bakarrik apustuen goraldia, baizik eta baita horra bulkatzen duten kausak ere, ezetz serio hartu eta guztiak, behar bezala, osasun publikoaren auzitzat jo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.