Angel Erro.
JIRA

Izen aldaketa

2018ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Armadak galdu du hiribidea Iruñean. Gaizka Arangurenek ohartarazi duenez, lehenago kartzelara, orain Intsumisioaren plazara daraman hiribidea, hain zuzen. Gehienbat ongi hartu da erabakia, batez ere aurrerazale, bakezale eta abertzaleen artean. Jendarte horretan bertan, baina, iruditu zait batzuek ez dutela ongiegi hartu etorbidearen izendapen ordezkoa: Foixeko Katalina hiribidea. Zoritxarrez, ezin zuten kalea izenik gabe utzi (edo bai: gogoan dut uda honetan Korcula irlako Blato herri ez txikian egin genuen sartu-irtenean kaleek, izenik gabe, zenbaki bana zutela).

Ni ez nau proposamenak harritu, alkatea historiagilea izanik eta Nafarroaren iraganaren lilurak bizi izanik. Gure azken erreginaren aukera ezbaian jarri dutenek ahazten dute lan zaila dela izen berri bat aurkitu, ahalik eta eztabaidaezinena, balizko udalbatza ezberdin batek ukitzera ausartuko ez dena. Horrelakoetan, populista jokatu ohi da, gehiengoaren oniritziak erabakia blinda dezan. UPNk berriz aldatzean Avenida de Osasuna izendatu beharko du. Gauzak dauden bezala, Nafarroako erregina bat, feudalismo edo elitismoa gorabehera, ez zait aukera txarregia iruditzen, gogokoagoak nituzkeen hamaika aukera bururatu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.