JIRA

Solasaldirik ez

Angel Erro -

2018ko abenduak 27

Platonek idatzi zituen solasaldien artean, Parmenides da interpretatzen zailena, bertan Platonen ideien aurka hitz egiten baitu Parmenidesek, solaskideetako inork ezeztatu gabe. Euskarazko Wikipediak lerro eta erdi eskaintzen dizkio lanari (alemanezkoak ezin konta ahalako lerro); lerro erdiaren arabera, «bertan, batasunari, aniztasunari, izateari eta ez-izateari buruzko hausnarketak egiten dira».

Egunotan afari eta afalaurreko askotan mintzagai izan dira (talde parlamentario batean zalapartaz hautsi den) batasuna, (aldaketak gehiengoa ez galtzearekin bateragarri izan beharreko) aniztasuna, (ardura) izatea eta (berriro bigarren mailako hiritarra) ez-izateari buruzko kontzeptu gorenak, solasaldi platoniko batean baino areago, ez dakit Sofoklesen tragedia batean ala, hobeki, Aristofanesen komedia batean bezala.

Kanpoko indarrek berez nahi duzuna egitea galaraztea eta ezer ezin duzula ikustea tragikoa baita; komediak bestelako oinarri bat du, tragediaren osagaiak diruditenak darabiltza, baina gorentasun guztia kenduta, urratsak irristada, erabakiak hanka-sartze. Ongi begiratuta, Platonen solasaldi ulergaitzetik ere badu, non aurreko ideien kontra jarduten baituten, inork kontra egin gabe.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

499 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna