Angel Erro.
JIRA

Itzulpenak

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Itzultzaileei gauza bitxi asko (eta baita gauza bitxi askoak ere) gertatzen ahal zaie. Erdara batetik euskaratutako testu bat berriro erdara horretara emateko ardura izan dezakete (maiz gertatzen da aipuekin), eta jatorrizko iturria aurkitu ala ez. Itzulpena hobetu beharrez dokumentazioa bilatu bitartean, itzulgaia beste zerbaiten parafrase hutsa dela aurkitu, eta, hura antzeratu ala ezkutuagotu, zer egin erabakitzeko trantzean ikus dezakete bere burua.

Bere ogibidea aitortu ondoren, proposamen bitxiak, musu trukearen ordainean, iritsiko zaizkie. Azken hauen artean, euskarazko hitz batzuk tatuatu nahi dituen erdaldun baten eskutik iritsi zaizkit. Bi aldiz eskatu didate aholkularitza horretan. Azkena aste honetan bertan. Ez dut pentsatu nahi nola ibiliko nintzen japonierazko edo txinerazko, elfikozko edo arabierazko itzultzailea banintz. Bi kasuetan itzultzaile lanaren ardura eta erantzukizun eskerga sentitu dut. Liburuetan idatzitakoek irauten omen dute, baina larruan (ustez betirako) idatzi behar den zerbaitean fin ez ibiltzeak beldur ia paralizatzailea eragin dit. Esan gabe doa beti izaten dela erdaraz graziaren bat duen baina euskaraz azpikoz gora jarri beharreko hitz jokoren bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.