JIRA

Mundua hilabetean

Angel Erro -

2019ko irailak 3
Gas eta laserrak Hong Kongen. Reale Seguros Stadium San Sebastian Regionen. Desizozteak Groenlandian. Armada etorbidea Iruñean. Tardigradoak ilargian. Gobernu berria Nafarroan. Skolae saritua UNESCOn. Greba amaiera Koldo Mitxelenan. Tangana Bilboko Aste Nagusian? CAFek kontratua Israelen. 200 aparkaleku gehiago Pio XII.a etorbidean. Mila egun kartzelan. Oilar baten lepoa pilotari baten hortzen artean. Open Arms itsaso handian. Placido Domingo susmopean. Gorotz bakterioak Zumaia, Getaria eta Mutrikuko hondartzetan. Aurpegi antzematea Hong Kongen. Kartel homofoboak Iruñeko Bigarren Zabalgunean. Open Arms bahituran. Festak herri gehienetan. Aduriz kalean. Sutea Kanaria Handian. Ni Efeso zaharrean. Flamenco on fire. Italia krisian. Groenlandia salmentan. Sutea Amazonian. G-7 Miarritzen. Agintariak gotorlekuan. Emazteak bisitan. Jendea protestan. Jende gutxiago zezenketan. Alarde berdinzalea desorduan. Navarra Suma Espainian ere, EAEn behintzat. Urkullu Vatikanon. Oiloak Errekaleorren. Matteo Salvini gobernutik at. Britaniar Parlamentua bertan behera. Uharte albistegietan. UPNko bi kargu bazkari frankistan. Ospa eguna zaintzapean. Greta Thunberg nonbait. Hauteskundeak begi bistan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna