Angel Erro.
JIRA

Hau da fandango

2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Andaluziarrak nituen ama eta amaldeko aitona-amonak. Euskaldun berria banaiz ere, hots, euskara nahita ikasi dudan arren, Nafarroa nazionalismoari saldu diotelako diskurtsoa hedatzen ari den honetan erraz sinetsaraz ditzaket hizkuntz murgiltzearen biktimetako bat naizela. Bai, Andaluziako gobernuak onartu duen diru laguntza eskatzea pentsatzen ari naiz.

Oraindik ez dut oso argi (leitu ditudan notiziak ere ez dira oso argi) gizabanakook eskatu ahal izanen dugun ala bakarrik elkarteek, andaluziar kultur elkarteek, galzorian den gaztelania berreskuratzeko programak sustatzeko izanen den (egonaldiak edo barnetegiak finantzatuz Costa del Solen) edo Andaluziako folklorea bulkatzeko. Azken kasu horretan, Nafarroako Gobernuak aukera paregabea du abuztuan egiten duen flamenko festibal handia (550.000 euroko aurrekontua aurten) finantzatzearen zama arintzeko.

Nik uste azeri jokatu beharko genukeela eta guztiok dirua eskatu edo saiatu. Gaztelania Katalunian edo Euskal Herrian arriskuan dagoelako fikzioa sinesteko eta diruz konpontzeko prest baldin badaude, irentsiko dute, demagun, fandango ikastaroak antolatuko ditugula diruarekin edo geure euskarazko produktu sektarioak erdara batu eta librera itzuliko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.