Angel Erro.
JIRA

Efesoko kaleak

2019ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Abuztuan astebetez saiatu naiz Bizantzio zaharra, edo bestela Konstantinopla, bertatik bertara bisitatzen, baina alferrik izan da gehien-gehienetan. Beste hiri bat, berriagoa, biziagoa, errealagoa, tartean jartzen zitzaidan etengabe, hasierako etsipena gaindituta preziatzera ere iritsi nintzena. Hurrengo astean nolabaiteko kontsolagarritzat balio zidan Efeso zaharra, oraingoan bai, bertatik bertara bisitatu ahal izateak. Bere unean gainbeheran etorri eta abandonatua izateak (portua bertan behera gelditu zen, itsasoak hainbat kilometrotan atzera eginda, oraindik zergatik oso ongi ulertzen ez dudan arren) laguntzen dio turistari hiria irudikatzen, ia bere horretan dago-eta.

Irudimenak, dena den, ariketaren bat egin behar du. Zutik gelditu dena osatu behar du mentalki, aintzat hartuta harrizkoa zenak baino ez duela hala edo hola iraun: pobreek ez dute ia aztarnarik utzi. Ariketa zailak dira, baina turista gehienek egin behar dituztenak. Haiek eginda, ikaragarriagoa da Efeso zaharra. Nolakoa behar zuen orduan!

Turistak azken abstrakzio bat, oraindik zailagoa, egin behar du. Gainerako turisten tropel iskanbilatsua ez ikustekoa, kale horiexek atzera irudikatu ahal izateko jendez beteta eta iskanbilatsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.