Angel Erro.
JIRA

Ahoskera lezioak

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Atzo gauza asko ikasi ditut. Gutxienez bi. Lehena, Greta Thunberg nola ahoskatzen den jatorrizko hizkuntzan, suedieraz, Forvo-n begiratuta; eta benetan harrigarria da (suediera, eta nola kolonizatu gaituen ingelesezko ahoskera, atzerriko hizkuntza guztiak haien modura egiteraino: inoiz aditu dut hegoaldeko euskaldunik frantsesezko izenen bat ingelesez ahoskatzen). Bigarren gauza, Thunbergen atzoko hitzaldian ikasi dut, edo berrikasi dut. Egunero berrikasten da zerbait. Krisi klimatikoa, esan du nerabe suediarrak, ez dute gobernuek ez nazioarteko erakundeek konponduko; jendeak eginen du, jendearen mobilizazioak. Kontua ez da, diot nik, gobernuek iragarkietan gogoratzen diguten aurrezte ekologiko txikia, norberaren hondar alea; kontua da gobernuak dardarrean jar ditzakegula, horren kontzientzia hartzea. Hori ulertu diot Greta Thunbergi. Hori berrikasi dut, baita Edouard Philippe Frantziako lehen ministroaren atzoko adierazpenak entzunda ere. Pentsioen erreformaren defentsa herabe eta akonplexatuaren azpian (emakumeak, esan du, lehen onuradunak izanen dira!) grebalarien ezezkoek eta plantoek egiten zuten dardara, zioena guztiz desitxuratuz. Jendeak, jendearen kontzientziak eta mobilizazioak du azken hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.