Angel Erro.
JIRA

Bi notizia

2019ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Askotan ikusiko zenuten «bi notizia bata bestearen ondoan hobeki ulertzen» direlako aldarria. Sare sozialetan askotan erabiltzen den topoa da. Esaldia bota eta normalean bi berri kontrajarri aurkezten dira, kausa-ondorio ezkuturen bat iradokiz edo laido konparatiboren bat agerraraziz. Esaterako, a) eskola pribatuaren gorakada aipatzen duen titular bat, eta b) eskola publikoan itxi diren gelen kopurua; edo a) Iñaki Urdangarin Gasteizen paseoan, eta b) Junquerasek espetxean jarraitzeko fiskaltzak egin duen eskaera.

Tartean horrelakoak sor daitezke, nahi gabe, notiziak bata bestearen ondoan irakurtzen ari denaren begien aurrean. Hala gertatu zait niri. Pantaila argazkia egin dut, badaezpada. Lehenengoak dio Espainian gazte batek soldataren %94 eskaini behar diola, batez beste, etxe alokairuari. Hurrengoan, beste hedabide batekoan, EAEko PPk Felipe Espainiakoaren gabonetako diskurtsoa sozialagoa izan dela azpimarratu du. Nik dakidala espainiar erregeak ez ditu alokairuak aipatu, ez indarkeria matxista, ez etxegabetzeak, ez pentsiodunen borroka, ez prekaritate orokortua, ez lan baldintzen okertzea. Halere, betiko belaunikatze eta erreberentziak ikusi ditugu, Podemosen bizkar malgutasunaren nobedadearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.