Angel Erro.
JIRA

Kontu pertsonalak

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Garota de Ipanema kanta inspiratu zuen Ipanemako neskak Jair Bolsonaroren jarraitzailea dela aitortu du. «Ah, por que tudo é tão triste?». Fernando Pessoak eta Dolly Partonek gauza bat dute elkarrekin: gau bakar batean, ez berean, batak Alberto Caeiroren poema ia guztiak idatzi zituen eta besteak Jolene eta I will always love you kantak konposatu. Planeta (eta poetak) txoririk gabe gelditzen ari d(ir)ela ohartarazi dute adituek. Sexto Enpirikoaren ustez «edozein, horretan sakonduz gero, ohartuko da poeten ideiak jende xehearen sen ona baino askoz okerragoak izaten direla». Txantxigorri hitza gantz-xigor-etik dator. Gaurkotasun politikoak nola funtzionatzen duen, Plutarkoren ustez: Altzibiadesek, egun batean, bere txakurrari buztana moztu zion, hirikideen harridura eta horrorerako; galdetu ziotenean basakeria hori zergatik egina zuen, berak erantzun zuen herriak txakurraren buztanaz hitz egin bitartean ez zela gobernu txarraz mintzatzen hasiko. Wally non dagoen aurkitzeko makina asmatu dutela irakurtzean trazatutako eskematxo ustez sakona, kontrol pertsonalaren inguruan. Hauek eta beste gutxi batzuk dira sakelakoan gordetako apunte, aipamen eta zirriborro alferrik galduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.