Angel Erro.
JIRA

Espainiar harrokeria

2020ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Quim Monzok, zeinak ipuingintza abandonatu omen baitu astean hirutan zutabe bat idaztearen truke La Vanguardia-n, literaturara itzultzeko beharrik ikusi gabe (beharbada kontuak eginen zituen), zutabeak ere zergatik utzi behar izan zituen tarte batez, orain lau hilabete: zer esanik gabe gelditu zen koronabirusaren monogaiaren aurrean. Atzokoan itzuli zen. Aurretik elkarrizketa eman du, bestelako gaiak sortzen hasi direla esanez. Esaterako, Messi. Dena den, Monzok ez omen dio lehen zutabea eskainiko: «De Messi no es pot dir res que no s'hagi dit». Nik gaztelaniaz irakurri dut elkarrizketa, baina erdara barkagarriagoa da katalana, ezta?

Halere, saiatuko naiz zerbait berria, beste inori irakurri gabea behintzat, esaten Messiren auziaz, futbolaz gehiegi jakin gabe ere. Irudipena dut (zuek ere bai?) Messi Barcelonan gelditzea, mutatis mutandis, Katalunia Espainiatik ez bereiztearen esanahi sinbolikoa hartu duela? La Ligaren zuzendari Javier Tebas ultraeskuindarrak, bere eskumena ez duen arren, betoa jarri dio Messik Barça uzteari. Auzitara jotzearekin mehatxatzen ari zaizkio Messiri, Estrasburgoraino iristearekin. Konponbide adiskidetsua aipatu da, baina espainiar harrokeriak ez du ahalbidetuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.