Angel Erro.
JIRA

Indarrez etxera

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Aspaldian espainiar ministro batek dimisioa eman zuen, poliziak etxeetara auzitegietako agindurik gabe sartu ahal izateko legea onartu nahi izan ondoren. Orain, disimuluan, neurri bera onargarritzat ematea nahi du, legebiltzarretik pasatu gabe, Poliziak. Horretan babesa du oraingo Barne ministroarengan, epailea izan den arren (horrek berez ekarri beharko lukeen legearekiko begirune zorrotza gorabehera), eta pandemiak ekarritako salbuespenezko egoeran.

(Kasu salbuespenezko egoerekin. Negazionista batzuek darabilten argudiaketa horretan, hau guztia gu lotuagoak edukitzeko trikimailua delakoan, ez ote diren asmatzen ari. Deseskalada edo konfinamendu arintzearekin amets egiten dugu denok, baina hura datorrenean kalera sueltoago ateratzeaz gain, murriztu zaizkigun hainbat eskubide berreskuratzea ere ez dugu ahantzi beharko. Kasu).

Inozokeria da pentsatzea epaile moduan atxilotutakoen eskubideei ez ikusia egiteagatik kondenatutako epaile batek, ministro bihurtzean, bestela jardunen duela, norberaren etxearen bortxaezintasunaz paso eginda mundu guztiaren eskubideei hor konpon eginen ez ziela. Oraingoan, berriz, gauza bakarra dakigu, ez duela inork dimisiorik emanen. Beharrik domina bat jartzen ez dioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.