Angel Erro.
JIRA

Erreskatea

2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Sekula ez bezalako erreskatea prestatzen ari ziren La Palma uhartean labak inguratutako korta moduko batean itxitako eta heriotza ziurrera kondenatutako txakur batzuentzat. Operazio zaila izanen zen. Seguruenik telebistan eskainiko zuten, zuzenean ez bada diferituan edo zuzeneko faltsuan, irudi gordinak editatu ala ebitatu ahal izateko, behar izanez gero.

Berez, telebistako ordu asko eskainiko zituen balentriak, eta ordu onenetakoak, giza balioak erakusten dituztenekoak (azkenaldian giza balioak hobekien islatzen dira animalien inguruan eta haiekiko tratuan; gizakiek eskain ditzaketen arazo labain guztiak laututa). Hori gutxi ez balitz, Espainiako drone enpresa punta-puntako batek eskainiko zuen beharrezko teknologia, inoiz egin gabeko salbamendu operazioa aurrera ateratzeko, Espainiako Armadaren Larrialdi Unitate Militarrarekin elkarlanean (lankidetza publiko-pribatuaren adibide ikusgarrian).

Ehiza txakurren erreskateak denetarik izanen zuen. Bihotz altxagarria gertatuko zen garai goibel hauetan. Hedabideei, baina, plana zapuztu die baten batek, antza, oinez joanez animaliak zeuden tokiraino. Beraz, bazegoen hortik bestela ateratzea, hain ikusgarria, hain akuilagarria, hain eredugarria izan ez arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.