Angel Erro.
JIRA

Balio positiboak

2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Lehena izan omen da Josh Cavallo. Jardunean egonda, armairutik atera den lehen futbolaria. Bera baino lehenago egon da bere burua homosexualtzat aitortu duen futbolari ohirik. Egon da, halaber, bestelako kiroletan arituta, profesionalak izateari utzi arte zain egon ez direnik munduaren aurrean diren bezalaxe agertzeko (futbola ez bezain ezagunak diren eta futbolak adina zaletasun pizten ez duten kirolez ari gara, jakina). Egon da, azkenik, urrats bera eman duen jarduneko futbolaririk ere, talde femenino batekoa izanik, hori bai. Aurreko guztia kontuan hartuta, tamaina hartzen ahal zaio Josh Cavalloren adierazpenaren ausardiari.

Europako futbol talde bateko jokalaria izatera, are handiagoa izanen litzateke ausardia, edo zuzenean oraindik ezinezkoa. Josh Cavallo australiarrak, ordea, bere herrialdeko Adelaide United futbol edo (bertan deitzen diotenez) soccer taldean jokatzen du. Han futbola ez da kirol izarra. Horrek ez dio garrantzia kentzen.

Futbola jaun eta jabe totalitarioa den ingurune honetan zeregin handia dagoela baino ez digu erakusten, oraindik ere nagusi diren hainbeste eta hainbeste dinamika toxiko arinduko badira, predikatzen dituen balio positiboetara hein batean hurbilduko badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.