Angel Erro.
JIRA

Bertso-lerro bat

2022ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Ez dakit inoiz AEBetako agintaldi erdiko hauteskundeen berri izan dudan. Hala bada, ahaztua neukan. Egiaztatu dut orain arte ez dudala inoiz haiei buruz idatzi hemen. Gaur dira, eta inoiz baino arreta handiagoa ematen ari zaiela esanen nuke. Agian da azkenaldiko guztiak berebiziko garrantzia duela eta hondamendi puntaraino eramateko gauza dela pentsarazteko dugunjoeragatik. Aspaldian da Kavafisen olerki baten barruan gaudela uste dudana. Perspektiba kontua (perspektibaarazoa) ere izan daiteke. Baina seinaleek hor jarraituko dute, orain ala geroan irakur ditzagun.

Diotenez, gerra zibilaren aipamenak %3.000 igo dira Estatu Batuetan. Gauzak gertatzearen lehen pausoa haiek ahoskatzea izan daiteke.

Gauzak gertatzeaz edo ez gertatzeaz ari garela: «Non da Nancy?» esaldia ia gerra aldarria bihurtu da estatubatuar eskuin muturrarentzat. Pelosi andrea inoiz ez zait sinpatikoa egin, ezta Trumpek sorgintzat jota ere; agian horregatik ez dut irudikatu hura benetan hil zezaketenik. Baina zer gertatu izanen zen 2021eko urtarrilean Kapitolioan «Nancy non da»-ka zebiltzanek topatu izan balute? Edo senarra kolpatu zuenak aurkitu balu?

Gaur bertso-lerro bat gehituko zaio, barbaroen zain, buruz dakigun poema bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.