Angel Erro.
JIRA

Biziraupena

2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Nire garaiko gizon engaiatu gisara, irakasgai berebizikoa ikasita nago. Feminismo kontuetan lezioak ematen ez ibiltzearena. Atzera-pauso bat eman eta ikasi. Protagonismoa lagatu. «Beti» esateak gehiegizkoa irudi lezake; beraz, ia beti ados nago kontu hauetan ni baino adituagoa den edozein emakumek adierazi ohi duenarekin. Baina aitortu behar dut batzuetan asaldurak jotzen nauela. Sare sozialetan feminismoaren bi adar sesioan hasten direnean, desadostasun ezin adiskidetuzkoan. Horrelakoetan, ez dakit bietako baten alde jarri behar dudan, zilegi zaidan.

Gehienetan, bai, aukeratzen dut aldeetako bat. Besteari (lehenago) funtsean argudio matxistekin jokatzen ari dela esaten dionaren alde. Senaz egiten dut, horretan eskarmentu handiagoa dudan beste alor batetik ikasita. Ezkerraren barruko eztabaida amaigabeetan, dekantazio prozesu luzean, beti jo dut lehiakideei argudio funtsean eskuindarrak darabiltzatela aurpegiratu dietenen alde, badaezpada. Euskal kontuetan ere, norbaitek zerbait funtsean espainolistatzat jotzen badu (orain arte inork auzian jarri gabeko termino bat erabiltzea, esaterako), engoitik hori hartu ohi dut iparburu euskaldun aritzeko tenorean. Ezkerreko euskaldun aliatu ona izaten jarraituko badut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.