JIRA

Bertsolaritza patxaran

Angel Erro -

2018ko irailak 27
Bertsolaritza eta patxarana. Garai batean, gazteagotan, biak kontsumitu izana naiz (gutxiago lehenengotarik), baina pixkanaka biak utziz joan naiz, festa giroak hartara eraman eta beste aukerarik ez dudanean izan ezik. Batzuetan bidegabe jokatzen ari naizela pentsatzen dut. Patxaranak gurean duen izen txarrari (etxekoa ere ez dugu hartzen gure belaunaldiko askok) noizbait buelta eman beharko diogu.

New York Times egunkariak bere historia luze eta prestigiotsuan lehen aldiz erabili ditu bertsolaritza eta patxaran hitzak, horrelako estreinaldi lexikoak jasotzen dituen Twitterreko kontu ez-ofizial batek jakinarazi duenez. Kirmen Uriberen eragina nabaritzen hasia da hirian, New Yorken baitago, bekadun, hurrengo eleberria idazten, ETB1eko Euskalonski saioan ikusi ahal izan dudanez. Bai telebistako programa hori (erdarazko bertsioa ere baduena, VXM edo Vascos por el mundo izenekoa) eta antzekoak, bai NYT edo New York Times-eko hitz berrienak gurean izan duen oihartzuna fenomeno beraren bi adierazpen gisa ikusten ditut. Kanpoko hedabideak, kanpoko iritziak gutaz mintzo baino ez zaizkigu interesatzen. Atzerria ere, geure bidez bada, gu gaituenean protagonista egiten zaigu interesgarriagoa...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna