Angel Erro.
JIRA

Hiriko zuhaitzak

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Zuhaitz: Naturan lausoki inspiratutako hiri-hornigarria.Horra behin idatzi nuen definizio ustez umoretsua. Donostiako Udalak berretsia ikusi dut egunotan. Agintariek hirietako zuhaitzak nola tratatzen duten ikusita, zer gutxiago eserlekuak, farolak edo markesinak bezalako hornigarriak direla pentsatzea baino? Noria bat, demagun, jarri ahal izateko bazter utz daitezkeen apaingarriak baino ez balira bezala.

Hirietako arbolen defentsan aurrekoan irakurri nuen argudio batek haien erabilgarritasun biribila goraipatzen zuen. Zuhaitzek uda betean itzala ematen diete hiritarrei; negu gorrian, hostorik gabeko abarrek eguzki izpi urriak pasatzen uzten dute, hiritarren paseoetan bero pixka bat ahalbidetzen, udalek instalatu ahal duten beste edozein mekanismok baino hobeki eta (batez ere) merkeago. Gauza jakina da argudio ekonomizistarik gabe ez duzula egun inor konbentzituko. Izan ere, horrelako kalkulu bat eginda eraman ditu (horretaz seguru nago) Donostiako agintariak hirian inoiz egin den zuhaitz mozketa handiena egitera, bestelako aitzakiak jarri arren. Ezin bestela izan. Hiri-hornagarriak izanen dira zuhaitzak, baina jendeak maite ditu, esentziala den loturaren bat, dirutan ezin neurtua, atzemanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.