JIRA

Hiriko zuhaitzak

Angel Erro -

2019ko urtarrilak 5
Zuhaitz: Naturan lausoki inspiratutako hiri-hornigarria. Horra behin idatzi nuen definizio ustez umoretsua. Donostiako Udalak berretsia ikusi dut egunotan. Agintariek hirietako zuhaitzak nola tratatzen duten ikusita, zer gutxiago eserlekuak, farolak edo markesinak bezalako hornigarriak direla pentsatzea baino? Noria bat, demagun, jarri ahal izateko bazter utz daitezkeen apaingarriak baino ez balira bezala.

Hirietako arbolen defentsan aurrekoan irakurri nuen argudio batek haien erabilgarritasun biribila goraipatzen zuen. Zuhaitzek uda betean itzala ematen diete hiritarrei; negu gorrian, hostorik gabeko abarrek eguzki izpi urriak pasatzen uzten dute, hiritarren paseoetan bero pixka bat ahalbidetzen, udalek instalatu ahal duten beste edozein mekanismok baino hobeki eta (batez ere) merkeago. Gauza jakina da argudio ekonomizistarik gabe ez duzula egun inor konbentzituko. Izan ere, horrelako kalkulu bat eginda eraman ditu (horretaz seguru nago) Donostiako agintariak hirian inoiz egin den zuhaitz mozketa handiena egitera, bestelako aitzakiak jarri arren. Ezin bestela izan. Hiri-hornagarriak izanen dira zuhaitzak, baina jendeak maite ditu, esentziala den loturaren bat, dirutan ezin neurtua, atzemanda.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna